XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bereziki oroitzen dut Poloniatik etorri zen garraio bat, gutxienez mila haurrekin, 1943ko udan.

Zenbait piltzar besterik ez zekarten soinean eta oso argal eta zikin zetozen; asko gaixo zeuden.

SS-koek agindu zieten berrogeialdia egiteko Terezingo bazter jakin batean.

Bialystok-etik, Poloniatik, omen zetozen berria hedatu zen; gurasoak beren aurre-aurrean nola fusilatzen zituzten ikusi behar izan omen zuten.

Handik denbora gutxira, Auschwitz-eko gas-ganbaretara bidali zituzten.

Terezin adreiluzko koartel handi batek, lurrazpiko espetxe batzuk eta erdi erorian zeuden etxe zaharrek osatzen zuten.

Kanpoko girotik erabat isolatua zegoen, harresi handi, ur-putzu sakon eta egurrezko eta txarrantxazko hesien bidez.

Kanpoko bizitzarekin harremana, nahiz irratiz, nahiz telefonoz, nahiz egunkariz, erabat debekatua zegoen.

Une berezietan, ordea, iristen ziren kontzentrazio-esparrura gerrako albisteak.

Zurrumurru horiei komunetako elkarrizketak deitzen zitzaien, atxilotuek hor pasatzen baitzizkioten berriak elkarri.

Dena dela, sarritan kontakizunak oso aldatuak iristen ziren.